XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ba dator gure Salbatzaillea: Jesus, Maria`ren Semea.

Jaungoikoak Mesias (Salbatzaille) bat antziñatik zeukan aginduta, eta azkenez, bere Semea bialtzen digu gu salbatzeko.

Jaungoikoaren Semea (betidanik Aita Jaungoikoaren ondoan zegoana) gu bezelakoxe gizon egiten da.

San Lukas Ebanjelariak ola esaten digu Jesusen jaiotza: Egun aietan, mundu guztiaren izenak artzeko agindua eman zuan Zesar Augusto`k.

Eta bakoitza bere errira zijoan, izen-ematera.

Jose ta Maria ere, Galilea`ko erri Nazaret`etikan Belen deritzaion Juda`ko errira igo ziran.

Eta, an zeudela, Maria`k bere lenengo semea izan zuan, eta, oialetan bildurik, aska batean etzan zuan; ostatuan ez bait-zan aientzako lekurik.

Eta ba ziran inguru artan artzai batzuek, mendian, gau-txandak egiñaz, beren artaldeak zaitzen zituztenak.

Ontan, Jaungoikoaren aingeru bat agertu zitzaien; eta Jaungoikoaren aintzak argiz inguratu zituan, eta bildurrak jota gelditu ziran.

Aingeruak, ordea, onela esan zien: - Etzaiteztela ikaratu: begira: poz aundi baten berri dakarkizuet, erri guztiarentzat izango dana: Salbatzaille bat Mesias Jauna jaio zaizute gaur Dabid`en errian.

Ontan ezagutuko dezute: oialetan bildurik eta askan etzanik arkituko dezute aurra.

Eta, bat-batean, aingeruari talde zerutar bat bildu zitzaion, Jaungoikoa goresten zutela eta esaten: Aintza zeruetan Jaungoikoari, eta pekea lurrean Aren gogoko gizonai.

Eta artzaiak azkar-azkar joan ziran Jaunaren aingeruak jakiñerazi ziena ikustera. (Lukas 2,1-6).